XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiru geranio, kala pare bat eta lorerik gabeko hortentsia mulu bat ziren.

- Nik zaintzea nahi baduzu, lorategia goian ipini beharko duzu, baratzearen ondoan.

Bestela egun euritsuetan lorategia ureztatzera bideskan behera jaisterakoan, laprast egin eta eror ninteke.

Gauzak horrela, itsasoratu baino lehen, lorategia lekuz aldatzea erabaki zuen Lontxo Lakak.

Lore guztiak pote banatan sartu eta etxearen aurrean birlandatu zituen.

Han distiratsuago egongo ziren.

Bat ez beste lore guztiak birlandatu zituen.

Lore hura berekin eramango zuen itsasaldian bakarrik ez sentitzeko.

Ondoren zenbait zuhaitz enborrez untzi bat egin zuen eta kontuz-kontuz itsas ertzeraino eraman zuen.

Uretan sartu zuen eta itsasoan barrena abiatu zen.

Aniak agur esan zion pinuen artetik:
- Ekarridazu opari bat!
- Ongi da.

Eta promesa betetzen laguntzen badidazu, lehorreratu bezain laster zurekin ezkonduko naiz - oihu egin zion Lontxo Lakak.

Olatuek elkarren aurka haustean eginiko hotsak ez zioten Aniari Lontxoren azken esaldia entzuten utzi.

Entzun izan balu, poz handia hartuko zukeen.

Zeren, egia esan, itsasoa berari ez zitzaion gehiegi interesatzen.

Mundu honetan gehien gustatzen zitzaiona Lontxo Laka zen.